top of page
MAREA URDINA EGUTEGIA

Portadaren historia

Mikel Sudupe naiz, 1982 urtean jaioa. Egutegi honetako azalean duzuen kuadro hau neurea da, bertan dagoena neu naiz neuk margoturik.
Neure etxeko egongelan daukat jarrita, edonoiz eta edonork ikusteko moduan, neure ahalmen eta indarraren iruditzat daukadalako.
Egia esan, umetan futbola, saskibaloia, eskupilota eta igeriketa probatu ondoren, ezbairik gabe igeriketan jarraitzea erabaki nuen eta sekula damutu ez naizen erabakia izan da.

 

Imagen2.png
Imagen1.jpg

Kuadroaren hastapenak
 

2022: Erorketa
2022 urteko urtarrilean, erorketa baten ondorioz nire bizitzaren nondik norakoa guztiz aldatu zitzaidan: eskuineko besoaldearen parte desberdinak, lehenbizi eskumuturra, ondoren olekranoa eta azkenik humeroa zati askotan puskatu eta lekuz mugiturik geratu zitzaizkidan, eta horrekin nahikoa ez eta  nerbio erradialaren hausturak eskumuturra, eskua eta atzamarretako goranzko mugimendurik gabe laga ninduen. 

Kuadroaren hastapenak
 

Dena dela, ebaketa batzuk tarteko, buru-belarri hasi nintzen sendatze eta hobetze prozesuan. Horretarako ahal nuen neurrian igeriketan murgildu nintzen eta eskuaren funtzionalitatea berreskuratzeko asmoz Kattagorri elkartean ere eman nuen izena. 40 urterekin eta Iñigo Borda margolariaren ezinbesteko laguntzarekin, margotzeak dakartzan onurak ezagutu nituen.

Imagen5.png
Imagen6.png

Baina guzti honen erdian berriro ere gauza arraroak antzematen hasi  nintzen eta horrekin batera jasan ezindako mina bueltatu zitzaidan. Egin zizkidaten proba batzuen ondoren, humeroko ebaketako xafla eta torloju guztiak mugiturik eta hezurrak elkartu gabe zeudela konturatu ziren medikuak.
 

Imagen8.jpg

besoaren erradiografiak (2022)
 

2024 udako zeharkaldietako bat, egokitutako kategorian
 

"Igeriketa eta margotzearen laguntza"

Imagen7.jpg

Pintaketan
 

"Atzera pauso bat, aurrera beste bi egiteko"

Honekin eta nerbio erradialaren hausturarekin, Bartzelonara joan behar izan nuen berriro ebaketa konplexuago bat egitera Francisco Soldado zirujauaren eskuetara. Ezin dut aipatu gabe utzi eminentzia hau, batetik, traumatologiako mundu mailako erreferentzia delako, eta bestetik, fundazio edo elkarte sozialen sortzaile delako.
 

Marea Urdinan ezaguna dela konturatzeak ere poztu ninduen eta hor duzue bere izena beste norbaitentzat ere baliogarri izan daitekeelakoan.
Zorionez, ebaketa oso ondo irten zen eta denborarik galdu gabe heldu nien berriro nire bi arnasguneei: igeriketa eta margotzea. Gaur egun
murriztasun nabarmena daukat eskuineko besoan, ukalondoan eta eskuan, mina ere izaten dut, baina aurrera begiratzen saiatzen naiz. Bizitzako ate batzuk itxi zaizkidan arren, beste batzuk zabaldu zaizkit, eta orain 42 urterekin neure buruarekin nolabaiteko oreka lortuta, gustura sentitzen naizela esan dezaket lasai asko. 





Bukatzeko,
kuadro hau nire sendatze eta hobetze prozesuko euskarri polita izateaz gain, niri Marea Urdinako txanoa jantzita eramateak sekulako indarra ematen dit eta indar honekin jarraitu nahi dut bidea egiten

"Marea Urdinako txanoa jantzita eramateak sekulako indarra eman dit"

Imagen10.png

zeharkaldi bukaeran
 

Imagen3.jpg

Kuadroa amaituta
 

"Bizitzako ate batzuk itxi zaizkidan arren, beste batzuk zabaldu zaizkit"

Mila esker beraz, Marea Urdinari, olatu urdinaren gainean egin ditut jada hiru itsaz zeharkaldi igeriketan. Gainera, ilusioz gainezka nago honela jarraitzeko gogo biziz. 

"Aniztasun funtzionala 40 urterekin izatea tokatu zait"

Nabarmen geratu da gizarteak Marea Urdina maite eta behar duela, eta bere helburua aniztasun funtzionala duten pertsonen INKLUSIOA dela: batzuk jaiotzetik daukate, eta beste batzuk beranduago, nire kasuan 40 urterekin.

Eskerrik asko bada, nire ondoan egon zineten, zaudeten eta egongo zareten guztioi.

INKLUSIBOAGOA

Hilabete bakoitzak Marea Urdinatik aurrera eraman dugun egitasmo bat izango du. Ezkerraldean egitasmoan erabilitako kartela izango duzu ikusgai.

qr.jpg

Egitasmoaren kartelaren ondoan QR bat izango duzu. 

martxoa.jpg

QR hori zure mugikorrarekin irakurtzen baduzu, egitasmoaren bideoa izango duzu ikusgai.

youtube.jpg
DESKARGATU NAHI?

Ezin izan dituzu lortu gure egutegiak? Lasai, hemen deskargatu ditzazkezu eta inprimatu.
*Fitxategiak PDF formatuan daude eta kalitate onean.

2025.jpg
egutegi txikia portada.jpg

Egutegi bukaeran erabili ditugun piktograma guztien esanahia ipini dugu, denok pixkana pixkanak ohitzen joan gaitezen.

INKLUSIBOAGOA

Batzuentzat erabiltzen ditugun textu eta kodeak ulertezinak izan daitezke. Gure egutegiak IRISGARRI KOGNITIBO gehiago izan dezan egun berezientzako PIKTOGRAMAK erabiliko digutu.

2020-12-08 09_29_12-.png
azaroa 2025.jpg
SENSIBILIZAZIOA HELBURU

Gizartean ditugun aniztasun funtzional guztietaz jabetu eta sentsibilizatzeko, urtean zehar ospatzen diren EGUN BEREZIAK gure logoarekin markatu ditugu.

Egutegiaren behekaldean egun berezi horretan zer ospatzen den adierazten dugu, textu eta piktograma bitartez.

2021-11-21 16_26_11-2022 egutegia irudietan_10.jpg ‎- Fotos.png
Captura de pantalla 2024-12-09 085829.jpg
NAZIOARTEKO EGUNEI BURUZ ERREKURTSOAK (BERRIA)

Egun bereziak gogorazteaz aparte, pauso bat gehiago eman nahi izan dugu eta egun horiek ospatzeko materiala gure web orrian ipini dugu eskuragarri, behar duenak erabili dezan (ikastetxe, ludoteka, zaharren egoitza...)

Helbide honetan ikusi ditzakezu:

Captura de pantalla 2023-11-27 135550.png
egutegia_26_edited.jpg
BUKAERAN, ESKERRAK KOLABORATZAILEEI
atzea 2025.jpg

Egutegi hau publikatzea posible egin duten kolaboratzaileak ezin ditugu ahaztu. Zuen babesik gabe ezingo genuke egiten dugun guztia egin.

Zuek ere URDINAK bait zarete!

Mila esker.

NOLA LORTU EGUTEGIA?

Ikastetxe, elkarte, eraikin publiko, udaletxe, ludoteka, erresidentzia,... DOHAIN emango dugu.

Partikularrek ondorengo saltokietan erosi dezakete 3 eurotan (ABENDUTIK AURRERA)

Azkoitian
eguzki belardenda horizontal.png
Azpeitian
casa jaca.png
eguzki belardenda horizontal.png
AURREKO URTEETAKO EGUTEGIAK
2021 URTEA

Marea Urdinaren aurtengo egutegia pasa berri dugun 2020. urtearen islada bat izan daiteke, hasieran, beste urte guztietan bezela urteari gogotsu, desio onenekin eta itxaropenez beteta ekin genion.

Baina espero ez genuen gauza batengatik dena aldatu zaigu. Konfinamendua, bakardadea, beldurra, besteenganako mesfidantza edo ezjakintasunaren atsekabea danok gehiago edo gutxiago ezagutu ditugun egoerak izan dira.  


Egoera hauek aniztasun funtzionalen bat dutenentzat edo bere familia eta lagunentzat aurretik ere ezagunak ziren, batzuetan besteen ezjakintasunagatik eta besteetan gure beldurrengatik.

lehenengo orria.jpg
WhatsApp Image 2020-10-25 at 15.00.13.jp

Guri ere bapatean bizia aldatu zitzaigun, eta prest egon gabe egoera berriei aurre egin beharra izan genion. Baina itxaropen handia dut inklusioaren txertoarengan. Marea Urdinak, gure antzeko elkarteak eta gurekin bat egiten duten lagun guztien artean, ezjakintasuna eta gure gizartean aukera berdinak eta toki bat edukitzen uzten ez diguten birus denak desegingo ditugu. 

Zuk ere inklusioaren alde zerbait egin dezakezu, piztu zure barreneko su txiki hori. 
Eskerrikasko egutegi hau aukeratzeagatik eta besarkadaz betetako urtea opa dizut lagun! 

2022. urtea... ametsak egia bihurtuko diren urtea!

Nork esango liguke hasi ginenean Marea Urdinaren ibilbidean gure nahiak beteko zirela! Eta ez bete bakarrik, ametsik eder horien bidez, imajinatuko ez genituen momentu eta lorpen ugari bizitzeko aukera izango genuela!


Ameslari handienek ere ezin pentsatu horrenbeste tanta txiki batu eta olatu erraldoi hau bihurtuko zenik; indartsu, geldiezina. 

20211017_122724.jpg

Itsasotik irten eta Pirineotako gailurrak gaindituko genituela. Zebrabidea pasatzea zerbait ulertezina izatea bukatuko zela. Lagun mordo bat, beraien bidai argazkietan gurekin gogoratuko zirela. Herritarrek beraien bihotzetan inklusioari lekua egingo zietela eta beraiek ere Marea Urdina direla aldarrikatuko zutela!Beraz ba dakigu amestea ez dela alferrikakoa, batzuetan, amets horiek bete eta zerbait handiagora ere iris gaitezkeela.Guk, amesten jarraitzen dugu, zuek gure ondoan zaudeten bitartean, edozer gauza zoragarri gertatu daitekeelako.

Zuk ere inklusioaren alde zerbait egin dezakezu, piztu zure barreneko su txiki hori. 
Eskerrikasko egutegi hau aukeratzeagatik eta besarkadaz betetako urtea opa dizut lagun! 

DESKARGATU NAHI?

Ezin izan dituzu lortu gure egutegiak? Lasai, hemen deskargatu ditzazkezu eta inprimatu (2022ko Urtarriletik aurrera)

*Fitxategiak PDF formatuan daude eta kalitate onean.

2021-11-21 16_29_21-marea urdina egutegi txikia v1 zuzenketekin_ - PDF-XChange Editor.png
lehen orria.jpg
2022 URTEA
lehen orria.jpg

"5 urte inklusioaren alde"

¿Nork esango liguke 2018an hasi ginenean 2023an hemen jarraituko genuela inklusioaren alde lanean?
Egutegi honekin Marea Urdinak bete berri dituen 5 urte ospatu nahi ditugu, 2018-2023.


Egitasmo xume bat bezala hasi genuen proiektu hura zertan bilakatu den ikusteak benetan arro sentiarazten gaitu, Marea Urdina inklusioaren sinbolo bat bihurtu da gure bailaran, denok artean osatuko dugun gizarte inklusibo baten amets bat.

egutegia.jpg
Captura de pantalla 2023-11-27 134103.png

Egutegi honetan urtean zehar egin ditugun egitasmo edo proiektuen laburpen bat ikusi ahalko duzu (hilabete bat, egitasmo bat).

Eskegi ezazu zure lantokian, ikastetxean, sukaldean... urte guztian inklusioa ikusgarri izateko.

Mila esker.

 

2024 URTEA
DESKARGATU NAHI?

Ezin izan dituzu lortu gure egutegiak? Lasai, hemen deskargatu ditzazkezu eta inprimatu.
*Fitxategiak PDF formatuan daude eta kalitate onean.

egutegia.jpg
2024-02-02 16_56_55-marea urdina egutegi txikia 2024 - PDF-XChange Editor.jpg
DESKARGATU NAHI?

Ezin izan dituzu lortu gure egutegiak? Lasai, hemen deskargatu ditzazkezu eta inprimatu.

*Fitxategiak PDF formatuan daude eta kalitate onean.

2021-06-27 09_28_29-marea urdina egutegi
2021-06-27 09_27_47-Marea urdina egutegi
2020 URTEA
Marea Urdina

Aurreratu genizuen bezala 2020-rako zerbait oso berezia prestatzen ari ginen, urte osoan aniztasun funtzionala duten pertsonak (zuen herrikideak) oso gertu izateko zerbait sortu nahi genuen eta horrelaxe 2020-ko Marea Urdina Egutegia bukatu berri dugu.

DESKARGATU NAHI?

Ezin izan dituzu lortu gure egutegiak? Lasai, hemen deskargatu ditzazkezu eta inprimatu.

*Fitxategiak PDF formatuan daude eta kalitate onean.

Marea Urdina
Marea Urdin
HELBURUA: SENTSIBILIZAZIOA

Egutegiaren helburua bakarra da, sentsibilizazioa. Urtean zehar aniztasuna herritarrengandik gertu izatea du helburu, pertsona hauek gertukoak bait dira, bertakoak.

MareaUrdina
12 HILABETE, 12 PERTSONA ANITZ
Marea Urdina

Egutegiaren helburua bakarra da, sentsibilizazioa. Urtean zehar aniztasuna herritarrengandik gertu izatea du helburu, pertsona hauek gertukoak bait dira, bertakoak.

HILABETE BAKOITZEAN ESALDI BEREZI BAT

Hilabete bakoitzaren goiburuan esaldi bat idatzi dugu, ez da edozein esaldi. Esaldi hau Urrian egin genuen “Ezagutu nazazu”

Marea Urdina
BUKAERAN, URTEKO LABURPENA
Marea Urdina

Eta egutegiaren bukaeran, azkenengo bi orriak, Marea Urdinak urtean zehar aurrera eraman dituen edo parte hartu duen ekintzen laburpen batekin osatu ditugu. Zuei esker, aniztasuna eta inklusioa gogoan izan dituzuelako, zuek antolatutako ekintzetan parte hartu ahal izan dugu.

Hartu itzazue bi orri hauek gure esker ona adierazteko era bat bezala.

bottom of page