Hona hemen Baztartxon eginiko omenaldian Imanoli eta Juliani Marea Urdinatik eskeini genion eskertza bideoa. Gora zu!
2. BIDEOA
Hona hemen ongi etorri ekitaldian Imanoli berarekin 13.etapa korrika egin zutenen eginiko balorazio bideoa. Gora zuek!
3. BIDEOA
Dena ez zen izan sufrimendua GR11 Urdinan, xelebrekerietako eta barre egiteko beta ere izan genuen. Ikusi nahi?
4. BIDEOA
#gr11urdina-rekin bukatzeko Imanolen agur berezia publikatzen dugu. Milaesker Imanol egin deken guztiagaitik, ¡muchísimas gracias a ti también Julian!
5. BIDEOA
Norbaitek "Zertan lagundu dezaket?" galdetzen digutenean, "Zer dakizu egiten?" galderarekin erantzun ohi diogu.
Galdera hau ondo ulertu zuen Imanol Alesonek eta duela egun batzuk gurekin kontaktuan jarri zen berak dakiena egiten guri laguntzeko erabili nahiean.
GR11 ibilbidea (Mediterraneotik Atlantikoraino) egiteko asmoa zuela azaldu zigun eta Marea Urdinari babesa emateko erabili nahi adierazi zigun.
Eta horrelaxe sortu dugu GR11 Urdina. Duela bi urte Gipuzkoako kostaldea gurutzatu bagenuen igeritan, orain bi itsasoak (Mediterraneoa eta Atlantikoa) elkartuko dituen ibilbidea egingo dugu aniztasun funtzionala duten pertsonen alde.
Irailak
15-27
Imanol Aleson (1972) ultra trail korrikalari Azkoitiarra da. Iraganean egin dituen proba askotan beti Marea Urdinarekin gogoratzeko beta izan du, oraingoan ordea lasterketa oso bat aniztasun funtzionala duten pertsonen alde egingo du: GR11 Urdina
Hemen ikusi dezakezu bere PALMARESA
Erronka GR11 Transpirenaika ibilbidea egitean datza, Cap de Creus-etik (Girona) Higer Lurmuturrera (Hondarribia).
Irailak 15an hasi eta 27an bukatzeko asmoarekin, ibilbide osoa 13 etapetan soilik egingo du Imanolek, BAKARRIK eta inongo asistentziarik gabe.
Guztira 800 km-ko ibilbidea eta 56.000 metroko desnibel metatua.
Eta hau guztia aniztasun funtzionala duten pertsonen alde.
"...800 km
56.000m desnibela..."
Ohiko ibilbidea 46 etapetan zatituta egon arren, Imanol Alesonek 13 etapetan egingo du.
Guztira 800 km eta 56.000 metroko desnibela gainditu beharko ditu 13 egunetan.
Etapa bakoitza aniztasun mota baten alde egingo du eta azkenengoa beste guztientzat izango da.
"...13 etapa,
12+1 aniztasunen
alde..."
Irailak 15/27
Imanol nondik doan momentu oro ikusi ahalko duzu berak daraman GPSari esker. Bertatik animo mezuak ere bidali diezaiozkezu.
OHARRA: Imanolek jarraitu behar duen "track"-a zure GPS-ra deskargatu nahi zuk berarekin zatitxo bat egiteko?
Hemen daukazu (GR11Urdina Track)