Maiatzak 23 egun handia izan behar zuen, Marea Urdinaren eguna, inklusioaren festa Azpeitian. Beste gauza asko bezala, Covid-19agatik bertan behera utzi behar izan dugu, baina ez kezka, birus honek ez du inklusioaren olatua baretuko, laster izango gara bueltan.
Marea Urdina Egun zoragarri bat antolatuko dugu bai horixe!
Badira jada 2 urte Marea Urdina sentsibilizazio zeharkaldia egin zela eta ordutik jende asko hurbildu izan da gugana berriro horrelako zerbait antolatu behar genuela esanez.
Ados geunden esaten zigutenarekin baina garbi geneukan formatuak beste bat izan behar zuela, Marea Urdina Elkarteak beste dimentsio bat hartu du, helburu zabalagoekin, baina egia dena gure helburu nagusienetako bat berdina jarraitzen duela izaten: aniztasun funtzionala duten pertsonekiko gizartearen sentsibilizazioa.
Horretarako Marea Urdina Eguna sortzea otu zitzaigun, sentsibilizaziorako egun bat, inklusioaren festa izango den ekitaldiz beteriko egun oso bat, goizetik gauera herriko agente eragile guztiek parte hartuko duten jai bat, herritik eta herriarentzat.
Gustu handiz Maiatzak 23-an Azpeitian ospatuko den Marea Urdina Egunera gonbidatzen zaituztegu denok, bazatoz?