top of page
JARRAITU ITZAZU IMANOL ETA JULIAN

Imanol eta Julian nondik doazen momentu oro ikusi ahalko duzu berak daraman GPSari esker.

Julian eta Imanolen ibilibidetik pasatu behar duzu? Animatu itzazu gure logoarekin!

Trekantabricourdina-ren logoa inprimatzeko klikatu hemen:

trekantabrico_logo.jpg
trekantabrico_logo.jpg
Protagonista
Erronka
Etapak
TREKANTABRICOA EGINGO DUGU INKLUSIOA ALDARRIKATZEKO

Maiatzak 26

Ekainak     3

PROTAGONISTAK: IMANOL ALESON eta JULIAN MORCILLO

Beti esaten dugu norbaitek "Zertan lagundu dezaket?" galdetzen digutenean, "Zer dakizu egiten?" galderarekin erantzun ohi diogula.

GR11Urdinarekin garbi utzi ziguten Julian Morcillok eta Imanol Alesonek trail korrikalariak asko dutela laguntzeko eta  iaz egin zutena ezingo diegu eskertu. Aniztasun Funtzional ezberdinak gizarteari ezagutarazten izugarrizko lana egin bait zuten.

Hori ez bazen nahikoa izan, orain proiektu berriarekin datoz: TrekantabricoUrdina. Iaz bi itsasoak (Mediterraneoa eta Kantauri Itsasoa) elkartu bazituzten gure bi lagunek, orain Kantabriko osoa gurutzatuko dute, nola ez, mendiz.

Imanol Aleson (1972, Azkoitia) eta Julian Morcillo 1976, Madril) ultra trail korrikalariak iraganean egin dituzten proba askotan beti Marea Urdinarekin gogoratzeko beta izan dute, dakizuen bezala ez oso asko GR11 Urdinaren protagonistak izan ziren.

ERRONKA: TREKANTABRICOA

Erronka inoiz inork egin gabeko Trekantabricoa ibilbidea egitean datza, Alto Campoo-tik (Kantabria) Piedrafita Cebreiro (Galizia).

Maiatzak 26an hasi eta Ekaina 3an bukatzeko asmoarekin, ibilbide osoa 9 etapetan soilik egingo dute Imanol eta Julianek, BAKARRIK eta inongo asistentziarik gabe.

Guztira 500 km eta 25.000 metroko desnibela duen ibilbidea izango da.

Eta hau guztia aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioaren alde.

500 km

9 etapa

bi lagun

ETAPAK

Ohiko ibilbidea 29 etapetan zatituta egon arren, Imanol eta Julianek 9 etapetan egingo dute.

Guztira 500 km eta 25.000 metroko desnibela gainditu beharko ditu 9 egunetan.

Etapa bakoitza inklusioarean aldarrikapen mota baten alde egingo dute.

Maiatzak 26

Ekainak 3

alesonen silueta.jpg

"...9 etapa,

 9 inklusio 

aldarrikapenen..."

2021-05-22 22_32_06-EL TREK _ Trekantabr
ceee7986-db73-4cc8-82bd-8a49c40f2595-105
labor-aleson.jpg
carrera-enfermos.jpg
julian.png
BABESLEAK

Oraingoan proiektu berri batekin datozte, inork inoiz ez duen egin ibilbide bat: Trekantabrico-a, berau aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioa aldarrikatzeko egingo dute, guk Trekantabricourdina izendatu dugu.

Hemen ikusi dezakezu beraien PALMARESA

bottom of page